adarra eratuz bere itsasoratze bide luze, oparo eta arriskutsuan. Muxikatik Oka, Ariatza, Astelarra… auzoak zeharkatuz doa. Bere bidean sasoi baten errotak izaniko baserri etxe ikusgarriak aurki ditzakegu, errekako uraren indar eta onuretaz baliatzeko eraiki zirenak Okaren aldamenean. Gaur egun oraindik sendo eta eder mantentzen dira euretariko asko; Ariatzako Ibarreko Errota adibidez, gaur egun ostatu bihurtu dena eta aintzinako errotaren tresna eta tramankuluak ikusgai dituena bisitatu nahi duenarentzat. Oka eta Aria
tza auzoetan antzeko baserri etxe kopuru handia dago Okaren ur-korronteen ondo-ondoan, sasoi baten Okaren inguruan mugimendu ekonomiko eta sozial garratzitsua izan zenaren lekuko direnak.Berez garbi mantendu den ingurua da hau, salbuespen batekin: Astelarra auzora heltzerakoan beste paisaia mota bat ikusi, entzun eta usaintzen hasten gara: bapatean, zentzumenentzako sorpresa traumatikoa, FINSA-INAMA S.A. lantegia begien aurrean dugu.
Hautsi da Oka ibaiaren ibilbideak zerion lilura segundu baten, Astelarrako sagardotegia pasa eta bidean aurrez aurre monstruoa agertu zaigunean, ketan, orroaka, tximinietatik
hatsa dariola.
Nola egon daiteke hori hor???? Galdetzen diogu gure buruari.
Aintzinako argazkietan errota bat ikus daiteke gaur egun INAMA S.A. dagoen leku berberan, non inguruetako errekatxoak Oka ibaiarekin bat egiten duten, non gaur egun enpresa honek bere lan-jardueretarako ur kopuru handiak hartzen dituen gero kutsatuta Oka ibaira isuritzen dituenak.
Lantegia pasatuz, Oka errekaren ibilbideari so, desberdin ikusten dugu: dragatu egin dute. Zikin dagoela dirudi, baina INAMA igaro ta gero filtroren bat edo pasatuko zuen… Nahikoa al da erreka baten osasuna bermatzeko? Parafina isurketagatik epaitegi baten salaketa penala jarrita duela gogora datorkigu, expediente bat zabalik duela…

Ez da hau aintzinako errotek Oka ibaiari egiten zioten ekarpena, ez zen hau izan behar Urkieta bezalako errekatxoen zoria Oka ibaiara bere urak daramatzanean.
Berdin irensten ditu INAMA-k lur azpiko ur-korronteak, irentsi eta pozoindu.
Ura bera H2O formula baino zeozer gehiago da. Errekako urak bere ibilbidean zehar igaro dituen baso, zelai, errekondo guztien gaietaz aberastuz doa, izaki bizidun ugari da
ramatza, naturaren zikloaren parte direnak. Errekako ura zeharkatzen dituen lurren gaietaz ornitzen da, eta berarekin daramatza ibilbidean zehar bildu dituen izaki nimino mikroskopikoak, uretan bizi direnak, eta bere egiten dituenak.
Eta paisaia beraren parte den errekak, bere inguruko lurrak itxuratzen ditu, albo batetik eta bestetik, ur-bidea etengabe egin eta berreginez.
SOS MUXIKA Herrita
rren Elkartea, herriko ondare naturalaren galeraz kezkaturik eta kutsadurak eragiten dituen osasun arazoei aurre egiteko, egoera salatu eta ekintzak antolatzen ari da, Oka ibaiaren inguruko ibilaldia adibidez, Urkieta erreka eta inguruko lur-eremu eta basoetara bisita, bertako bizidunen egoeraren azterketa…antolatzen dabil. Elkarte honen helburuetariko bat herritarrak sensibilizatzea bait da, gure erreketako ura zaintzea etorkizuna zaintzea delako.
Umeren batzuk galdetzen dutenean: Zein errekatan bizi ziren laminak? Agian hoietariko baten bizi zirela erantzun ahal izango diegu, baina ausartuko ote da inor umeei laminen istoriorik kontatzen, hobeto esanda, ausartuko al da inor isto
rioaren amaiera kontatzen? Edo zein erreka bisitatuko dute eskolako umeek uraren zikloa ikasten ari direnean, adibidez? Azalduko al die inork zer gertatzen den Muxikako errekak INAMA zeharkatu orduko eta zeharkatu ta geroko prozezuan?
Zer irabazi du Muxikak INAMA bezalako enpresa klandestino kutsatzaile hau herrian mantenduz, auzotarren kexei jaramon egin barik? Ingurumena eta inguruan bizi den oro gaixotzen ari denean? Bai basoak, bai landaretza, arnasten dugun airea…abere, pizti, gizakiak osasuna galtzen ari direnean?
Oka, lantegi-monstrua igaro eta gero… Gernikarantza doa. Izan ere Gernikan erabiltzen den uraren %60-a ornitzen du, Gernikatik itzuleran Muxikako etxeetara heltzen da. Oka, Urdaibai Biosfera Erreserbaren ardatza, Biosfera Erreserba?
Hautsi da Oka ibaiaren ibilbideak zerion lilura segundu baten, Astelarrako sagardotegia pasa eta bidean aurrez aurre monstruoa agertu zaigunean, ketan, orroaka, tximinietatik
hatsa dariola.Nola egon daiteke hori hor???? Galdetzen diogu gure buruari.
Aintzinako argazkietan errota bat ikus daiteke gaur egun INAMA S.A. dagoen leku berberan, non inguruetako errekatxoak Oka ibaiarekin bat egiten duten, non gaur egun enpresa honek bere lan-jardueretarako ur kopuru handiak hartzen dituen gero kutsatuta Oka ibaira isuritzen dituenak.
Lantegia pasatuz, Oka errekaren ibilbideari so, desberdin ikusten dugu: dragatu egin dute. Zikin dagoela dirudi, baina INAMA igaro ta gero filtroren bat edo pasatuko zuen… Nahikoa al da erreka baten osasuna bermatzeko? Parafina isurketagatik epaitegi baten salaketa penala jarrita duela gogora datorkigu, expediente bat zabalik duela…

Ez da hau aintzinako errotek Oka ibaiari egiten zioten ekarpena, ez zen hau izan behar Urkieta bezalako errekatxoen zoria Oka ibaiara bere urak daramatzanean.
Berdin irensten ditu INAMA-k lur azpiko ur-korronteak, irentsi eta pozoindu.
Ura bera H2O formula baino zeozer gehiago da. Errekako urak bere ibilbidean zehar igaro dituen baso, zelai, errekondo guztien gaietaz aberastuz doa, izaki bizidun ugari da
ramatza, naturaren zikloaren parte direnak. Errekako ura zeharkatzen dituen lurren gaietaz ornitzen da, eta berarekin daramatza ibilbidean zehar bildu dituen izaki nimino mikroskopikoak, uretan bizi direnak, eta bere egiten dituenak.Eta paisaia beraren parte den errekak, bere inguruko lurrak itxuratzen ditu, albo batetik eta bestetik, ur-bidea etengabe egin eta berreginez.
SOS MUXIKA Herrita
rren Elkartea, herriko ondare naturalaren galeraz kezkaturik eta kutsadurak eragiten dituen osasun arazoei aurre egiteko, egoera salatu eta ekintzak antolatzen ari da, Oka ibaiaren inguruko ibilaldia adibidez, Urkieta erreka eta inguruko lur-eremu eta basoetara bisita, bertako bizidunen egoeraren azterketa…antolatzen dabil. Elkarte honen helburuetariko bat herritarrak sensibilizatzea bait da, gure erreketako ura zaintzea etorkizuna zaintzea delako.Umeren batzuk galdetzen dutenean: Zein errekatan bizi ziren laminak? Agian hoietariko baten bizi zirela erantzun ahal izango diegu, baina ausartuko ote da inor umeei laminen istoriorik kontatzen, hobeto esanda, ausartuko al da inor isto
rioaren amaiera kontatzen? Edo zein erreka bisitatuko dute eskolako umeek uraren zikloa ikasten ari direnean, adibidez? Azalduko al die inork zer gertatzen den Muxikako errekak INAMA zeharkatu orduko eta zeharkatu ta geroko prozezuan?Zer irabazi du Muxikak INAMA bezalako enpresa klandestino kutsatzaile hau herrian mantenduz, auzotarren kexei jaramon egin barik? Ingurumena eta inguruan bizi den oro gaixotzen ari denean? Bai basoak, bai landaretza, arnasten dugun airea…abere, pizti, gizakiak osasuna galtzen ari direnean?
Oka, lantegi-monstrua igaro eta gero… Gernikarantza doa. Izan ere Gernikan erabiltzen den uraren %60-a ornitzen du, Gernikatik itzuleran Muxikako etxeetara heltzen da. Oka, Urdaibai Biosfera Erreserbaren ardatza, Biosfera Erreserba?
Itziar Lopategi Urrutia
Muxikatik
No hay comentarios:
Publicar un comentario